San Martin merkatua

Nati arraindegia

-1 solairuaarraindegiak

Guretzat luxu handia da San Martin bezalako merkatua izatea

Arantxa Izagirrek eta Mertxe Fernándezek arrandegia baino zerbait gehiago jaso dute urte luzez nagusi izan duten Natirengandik. Izan ere, negozioak luze irauteko biderik onena zein den ere ikasi dute harengandik: bezeroei tratu bikaina eskaintzea eta arrainak ezin hobeki hautatzea. “Tarteko legatza da gure produktu izarra”.

“Urte asko eman ditugu Natirekin lanean. Pertsona osoa izateaz gain, asko ikasi dugun berarengandik. Erretiroa hartzeko asmoa zuela esan zigunean, arrandegiaren ardura hartzea erabaki genuen. Erronka handia izan zen eta oso pozik gaude. Lan handia da, hori bai. Eskaintza handitu eta arrain mota gehiago ditugu gaur egun. Nolanahi ere, tarteko legatza, antxoak, oilarra eta txitxarroa eskatzen dizkigute batez ere. Egunero arrain ona aukeratzera joaten gara eta prezio onean saltzen dugu. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio ona eskaintzen dugu. Asko gustatzen zaigu merkatuko bizitza. Luxu handia da Donostian San Martin bezalako merkatua izatea”.

Harremana

  • 943 425 906

Banatu

Itzuli