San Martin merkatua

Ameri-Goikoa

-1 solairuabertako produktuak

44 urte nituela, nire lana utzi eta nekazaritzari ekin nion

Tomas Imaz langile nekaezina eta baikorra da. Arretaz zaintzen du bere fruta- eta barazki-postua. Horri esker, kalitate bikaineko produktuez beteta egoten da beti. Mugaritz jatetxearen hornitzailea da eta, David Bisbal Donostiara etortzen den bakoitzean, sasoiko ilarrak edo beste edozer erosten dio.

"Hernialden (Tolosa) hezi nintzen, Galardi baserrian, eta nire gurasoek abeltzaintzan jardun dute beti. Ezkondu nintzenean, nire emazteak eta biok baserri bat erosi genuen Zubietan, Ameri Goikoa izenekoa. Ordudanik, baratzeari lotuta egon gara beti. Nik alemaniar enpresa batean egin nuen lan 44 urte bete arte, baina enpresa itxi egin zen. Orduan, bi aukera nituen: Alemaniara joatea edo lanbidez aldatzea. Baserrian jardutea erabaki nuen, eta barazkiak nire amaginarrebak San Martinen zuen postuan saltzen hasi nintzen. Askotariko barazkiak ditut, kalitate handikoak eta egunean bertan moztuak. Perretxikoen mundua izugarri gustatzen zait: onddoak, zizak, ziza horiak eta gorringoak saltzen ditut. Ezti naturalak ere baditut, baita tomateak eta sasoiko produktu guztiak ere. Horrez gain, belarrekin egindako ukenduak, artisau-eztia eta abar ditut. Orain, barazki txikietan espezializatzen ari naiz, jatetxeei saltzeko, adibidez Andoni Luis Adurizen Mugaritzi. Izugarri gustatzen zait nire lana".

Aurkituko duzu ere

Nueces, mieles, cera, ungüentos…

Banatu

Itzuli