San Martin merkatua

Altuna Ultramarinos

Delicatessen

Gauza desberdinak eta kalitatekoak probatzea gustatzen zaienentzat dira gure produktuak

Altuna tabernako jaki-denda San Martingo azokako lehen solairura ekarri digute Pablo Aguilarrek eta Usoa Martínek. Duela bi urte zabaldu zuten taberna, San Martin kalean, eta garaian garaiko jakiak ez ezik, eurek eta zenbait enpresa txikik ekoitzitako gourmet-artisau produktuak ere eskaintzen zizkien bezeroei. Orain, berriz, beste pauso bat eman, denda handitu, eta areagotu egin dute produktu-sorta: jaki ketuak, ardo apartak, artisau erara hazitako ostrak, Altuna markako oliba-olio birjina estra; barazki-kimuak…, eta ozpinetako-sorta ezin bereziagoa (esate baterako, azenarioa banillarekin). Horiez gain, badituzte arrozak, barazki- eta arrain-kontserbak, eta hantxe bertan prestatzen dituzten entsalada eta aperitibo ezin bereziagoak, nonahi har ditzazun.

«Gauza desberdinak eta kalitatekoak probatzea gustatzen zaienentzat dira gure produktuak». Opari original bat egin nahi baduzu, galdetu produktu-saskiez.

 

Aurkituko duzu ere

Izokin ketua, vodka eta erremolatxarekin, eta uzta goiztiarreko olibekin Altuna etxearentzat esklusiban egindako oliba-olio birjina estra.

Harremana

  • 943 57 53 56

Interesgarri izan daiteke

Siéntate y disfruta

Banatu

Itzuli