San Martin errezetak

Txipiroiak tenpuran etxeko alioli-saltsa errazarekin

Hasierako

Osagaiak

Alioli-saltsa erraza egiteko

  • 1 arrautza.
  • 200 g oliba-olio leun
  • Limoi erdiaren ura
  • 1 baratxuri-ale xehatuta
  • Gatza

Txipiroiak tenpuran egiteko

  • 400 g txipiroi garbituta eta zatikatuta
  • 5 koilarakada tenpurarako irin berezi
  • 7 koilarakada ur (oso hotza)
  • Gatza
  • Frijitzeko olio ugari
  • Limoi-xerra batzuk

Elaboraketa

Alioli-saltsa egiteko
1. Jarri arrautza, olioa, limoiura, baratxuri xehatua eta gatza eskuzko irabiagailuaren ontzian.
2. Irabiatu nahastea gelditu gabe eta irabiagailua mugitu gabe, emultsionatzen hasi arte.
3. Emultsionatuta dagoenean, baina irabiatzen gelditu gabe, egin gorako eta beherako mugimendu etengabeak, aliolia prest egon arte.

Txipiroiak tenpuran egiteko
1. Berotu olio ugari zartagin edo frijigailu batean.
2. Bien bitartean prestatu tenpurarako orea katilu batean: nahasi irina, gatz pixka bat eta ur hotza.
3. Hagaxka edo broxeta pare bat erabiliz, sartu txipiroiak orean eta frijitu su ertain-bizian, minutu batez gutxi gorabehera, ez erretzeko kontu eginez.
4. Zerbitzatu limoi-xerra batekin eta alioli-saltsarekin.

Banatu

Salade San Martin Gehiago ikusi
Cocktail San Martin Gehiago ikusi