San Martin errezetak

Rosbif errea patatekin eta tipulatx karamelutuekin

Bigarrengo platera

Osagaiak

800 g entrekot

Olio-zurrustatxo bat

50 g gurina

2 koilarakada azukre beltz

½ basokada ur

½ basokada jerez

Patatak

Tipulatxak

Elaboraketa

Aldez aurretik berotu labea 180 ºC-tan. Sartu entrekota labean 180 ºtan, olio-zurrusta batekin.
Honela kalkulatzen da labean egon behar duen denbora: 15 minutu kilo haragi bakoitzeko.
Edo, nahiago badugu, haragiaren barruko tenperatura kontuan hartuta erre dezakegu:
- Oso gutxi egina: 45º
- Gutxi egina: 50º
- Puntuan: 55-60º
- Puntuan baino pixka bat  eginago: 65º
- Oso egina: 70º

PATATA ETA TIPULATX KARAMELUTUAK
Patatak eta tipulatxak zuritu eta garbituko ditugu. Zartagin batean jarriko ditugu, bertan 50 gramo gurina urtu ondoren. Su txikian egosten utziko ditugu 25 minutuz, zartagina estalita.
Zartagina desestali eta bi zopa-koilarakada azukre beltz, ½ basokada ur eta ½ basokada jerez gehituko ditugu.
Likidoa lurrundu arte utziko dugu zartagina, estali gabe. 

Banatu

Pannacotta de leche de oveja con compota de kiwi Gehiago ikusi
Cardo con salda de almendras Gehiago ikusi