San Martin errezetak

Otxolain ahuntz gazta labean, erromero, pikuzko marmelada eta intxaurrekin

Azkenburukoa

Osagaiak

Pikuzko marmelada

  • 500 gr piku
  • 300 gr azukre txuria
  • Limoi erdi baten zukua

Gazta labean egiteko

  • 2 ahuntz gazta tamaina ertainekoak eta azala bigunekoak
  • Erromero freskoa
  • Pikuak
  • Intxaurrak

Elaboraketa

Marmelada

  • Garbitu pikuak eta kendu zutoinak.
  • Moztu pikuak. Jarri lapiko batean azukrea eta limoi zukuarekin.
  • Jarri irakiten su erdian eta taparik gabe nahi duzun trinkotasuna lortu arte.

Gazta labea

  • Berotu sua 180 gradutara.
  • Jarri gaztak erretilu batean labepaper baten gainean.
  • Gazten gainean jarri erromero adartxo batzuk eta labekatu 12-15 minutuz. Arreta jarri urtu ez daitezen.
  • Zerbitzatu gazta epelak. Lagundu piku mermeladarekin, intxaurrak eta ogi zati batekin.

Banatu

Ravioli de calabacín relleno de pesto Gehiago ikusi
Masa quebrada para tartas saladas Gehiago ikusi