San Martin errezetak

Oilasko bolak

Haragiak

Osagaiak

• Arto-irina (koilarakada 1)
• Soja-saltsa (75 ml)
• Arroz-ozpina (2 koilarakada)
• Eztia (2 koilarakada)
• Lima baten zukua eta birrindura + beste bat mahairatzeko
• Oilasko- edo indioilar-haragi txikitua (500 g)
• Jengibre freskoa (zati 1), zuritua eta txikitua
• 2 baratxuri ale
• Oliba-olioa (2 koilarakada)
• Sesamo-olioa (koilarakada 1)
• 2 tipula, txikituak
• 2 piper gorri, zatikatuak
• Kakahueteak (eskukada 1), zurituak eta zakarki birrinduak
• Basmati arroza, osagarri gisa
• Sesamo-haziak mahairatzeko
• Thai txilearen saltsa mahairatzeko (aukeran)
• Martorri freskoa

Elaboraketa

1. Nahasi arto-irina, soja-saltsa, ozpina, eztia, limaren zukua eta birrindura eta ur hotza (75 ml), saltsa prestatzeko.
2. Bestalde, nahasi oilasko-haragi txikitua, jengibrea eta baratxuria. Egin golfeko pilota baten tamainako bolak.
3. Berotu olioa zartagin batean, eta frijitu bolak gorritzen diren arte. Utzi plater batean, gerorako.
4. Frijitu tipula eta piperra zartagin berean. Gaineratu bolak, eta kozinatu minutu pare batean.
5. Gaineratu saltsa eta kozinatu astiro-astiro, loditu eta bolak guztiz kozinatuta geratzen diren arte.
6. Mahairatu basmati arrozarekin, kakahueteekin, sesamo-hazi batzuekin, txile-saltsarekin eta martorri freskoarekin.

Banatu

Pasta freskoa Gehiago ikusi
Legatza labean patata eta tipulatxoarekin Gehiago ikusi