Martin Berasategui-ren errezetak San Martin-entzat eginak

Mendrezkaz betetako tomateak

Hasierako

Osagaiak

  • Adarreko 4 tomate, tamaina ertainekoak
  • Hegaluze-mendrezka,
  • 300 g
  • 2 arrautza egosi
  • Jerez-ozpina


BERRO-MAIONESA EGITEKO :

  • 1 arrautza-zuringo
  • Dijoneko ziapea, 1 kafe-koilarakada
  • Sagardo-ozpina, 1 zopa-koilarakada
  • Oliba-olio leuna, 300 g
  • Ardo zuria edo txakolina, 50 g
  • Berroak, 100 g
  • Gatza eta piperbeltza

ARRABA-JOGURTA EGITEKO:

  • Jogurt greziarra, 100 g
  • Amuarrain-
  • arrabak, 30 g
  • Albaka
  • 1 lima

Elaboraketa

Garbitu eta lehortu tomateak, egin ebakia goiko aldean eta kendu eta gorde geroko estalkia.

Husteko koilara erabiliz, hustu tomateen barnealdea, ez apurtzeko kontu eginez. Busti tomateak Jerezeko ozpinez eta utzi beratzen ordubetez. Behin ordubetea igarota, jarri tomateak ahuzpez, ozpin guztia isur dadin.

Prestatu maionesa: nahasi zuringoa, sagardo-ozpina eta ziapea, eta gehitu olioa zurrutada fin-fina isuriz. Bota gatz eta piperbeltza, puntuan jartzeko.

Txikitu arrautzak eta gorde geroko.

Galdarraztatu berro-hostoak ur irakin ugaritan minutu batez, bikarbonato apur bat gehituta. Freskatu izotza duen uretan, egin bola bat eta ongi xukatu, gogor sakatuz.

Arindu maionesa ardo zuri jario batekin eta egositako berrobolarekin. Birrindu ondo, irabiagailua potentzia gorenean jarriz.

Gehitu mendrezka txikitua, albaka eta arrautza egosi xehatua, eta eman gatz-puntua.

Bete tomateak nahasturarekin eta, bukatzeko, jarri tomate bakoitzari bere estalkia.

Nahasi jogurt greziarra, amuarrain-arrabak eta limaren zukua eta birrina.

Zerbitzatu tomate beteak arraba-jogurtarekin batera.

Banatu

Poké de salmón Gehiago ikusi
Rape con almejas Gehiago ikusi