Martin Berasategui-ren errezetak San Martin-entzat eginak

Magreta endibiekin, zitrikoekin eta eztiarekin

Bigarrengo platera

Osagaiak

2 ahate-magret (400 g)

2 endibia

75 g pomelo-zuku

50 ml laranja-zuku

2 zopa-koilarakada ezti

30 g gurin

20 g gurin (saltsa loditzeko)

Gatza eta piperbeltza

Elaboraketa

Garbitu magreta, gehiegizko gantza kenduta. Egin ebakidura batzuk azalaren aldetik, sareta moduko bat eratuz, baina haragia ebaki gabe.

Jarri magreta azalaren aldetik zartagin itsasgaitzaren gainean, batere koiperik gabe; bota gatza eta piperbeltza eta sukaldatu 5 minutuz su txikian. Ondoren, eman buelta (urre-kolorea hartu behar du) eta utzi egiten beste 3 minutuz.

Kendu sutatik eta bukatu egiten labean, 180º-tan, beste 5 minutuz. Atera labetik eta utzi pausatzen 5 minutuz, sareta baten gainean, zilar-paperez estalita, paperean tximinia moduko bi zulo eginda.

Magreta pausatzen den bitartean, moztu endibiak luzetara 4 zatitan, eta pasatu beste zartagin batean 30 g sagarrekin eta gatz pixka batekin.

Melatu 5 bat minutuz, bere zukua gainetik botata, kendu sutatik eta utzi saretan pausatzen, magretaren ondoan.

Bota 2 koilarakada ezti zartaginean, desglasatu pomelo eta laranja zukuekin eta harrotu saltsa dadotan ebakitako gurin-pixka batekin.

Ebaki magreta mokaduko xerratan, endibia melatuekin eta zitriko- eta ezti-saltsarekin lagunduta.

Banatu

Polos de albaricoque y chocolate negro con pistachos y almendras Gehiago ikusi
Espagetiak, parrilan erretako kuiatxoarekin, tomate melatuarekin eta potoko hegaluzearekin Gehiago ikusi