San Martin errezetak

Hegaluze Tartarrarekin betetako Baserriko Tomateak

Hasierako

Osagaiak

TOMATEAK PRESTATZEKO
- Entsaladarako 4 tomate

TARTARRA PRESTATZEKO
- 600 g hegaluze garbi
- 2 arrautza-gorringo
- Kaparren 2 koilarakada
- Ozpinetako luzokorren 2 koilarakada handi
- Ketchup saltsaren koilarakada handi 2
- Dijon saltsaren koilarakada handi 1
- Saltsa pikantearen koilarakada txiki 1
- Worcestershire saltsaren koilarakada txiki 1
- Txikitutako tipulinaren 2 koilarakada handi
- Gatza

PESTOA PRESTATZEKO
- 150 g albaka
- Oliba-olio birjina, 100 ml
- Birrindutako gazta parmesanoaren 2 koilarakada handi
- Pinazien 2 koilarakada handi
- Baratxuri ale bat
- Limoi erdi baten zukua
- Gatza

Elaboraketa

TOMATEAK PRESTATZEKO
Zuritu tomateak eta hustu kontu handiarekin barrualdea ahalik eta osoen mantenduta.

HEGALUZEA PRESTATZEKO
Zatitu hegaluzea. Burua eta erraiak kenduko dizkiogu lehenengo. Hegaletik hasita, sabela irekiko diogu bularreko hegalak arte. Kendu mendrezka beste zerbait prestatzeko. Muturra xerra bakarrean kenduko diogu. Isatsarekin gauza bera egingo dugu eta erdiko trontzoak beste zerbait prestatzeko gordeko ditugu. Kendu isatseko eta muturreko hezurrak eta azala. Xehatu kubo txiki-txikitan, eta utzi katilu batean tartarra prestatzeko.

TARTARRA PRESTATZEKO
Txikitu kaparrak eta ozpinetako luzokerrak, eta bota katilura hegaluzearekin batera. Ondu gainerako osagaiak eta gatz-puntu egokia eman.

PESTOA PRESTATZEKO
Irabiagailu elektrikoarekin, txikitu osagai guztiak saltsa homogeneoa lortu arte.
Gorde gero erabiltzeko.

BUKAERA
Jarri plateraren behealdean pesto saltsa.
Bete tomateak hegaluzearen tartarrarekin eta zerbitzatu.

Banatu

Boniatos asados Gehiago ikusi
Foie-grasa armagnacarekin Gehiago ikusi