San Martin errezetak

Fetuccine kale pestoarekin

Hasierako

Osagaiak

100 g kale

20 g albaka fresko

Baratxuri-ale 1

50 ml oliba-olio

Pinazi batzuk

20 g gazta parmesano birrindu

Limoi 1/2 baten zukua

Gatza

Piperbeltza

200 g fettuccine

Elaboraketa

Jarri osagai guztiak (fetuccinea salbu) elikagaiprozesatzaile batean eta birrindu, nahi den trinkotasuna lortu arte.

Egosi fettuccinea, paketean agertzen diren jarraibideak kontuan hartuta.

Xukatu aurretik, gorde egosteko uraren katilukada ½ bat eta nahastu kale pestoarekin.

Bota fetuccinea eta kale pestoa lehen erabili den kazolan, nahastu ondo eta zerbitzatu.

Banatu

Cordero asado con vinagreta de ajos Gehiago ikusi
Gnocchi con hongos boletus, salvia y parmesano Gehiago ikusi