San Martin errezetak

Espaguetiak orburuekin, olibekin eta tomate lehorrarekin

Hasierako

Osagaiak

  • 400 g espagueti.
  • 180 g edo kikara baten tomate lehor, oliotan, xehatuta edo xerratan. Gorde 2-3 koilarakada.
  • 8-12 baby orburu, oliotan, xukatuta eta lau zatitan moztuta.
  • 2-3 berakatz-ale, oso mehe xehatuta.
  • 150 ml ardo zuri lehor.
  • 150 g edo kikara bat oliba berde, hezurrik gabe.
  • 3 koilarakada kapar, flasko batetik.
  • 2 koilarakada perrexil xehatu berri.
  • 40 g edo kikara erdi parmesano gratinatua.

Elaboraketa

  1. Egosi espaguetiak gatzdun ur irakinetan puntu-puntuan egon arte. Ondo xukatu.
  2. Berotu tomateetako olioa eta frijitu astiro alkatxofak gutxi gorabehera 5 minutuz, eraginez. Erantsi berakatzak eta desglasatu ardoarekin. Erantsi tomateak eta jarri su txikian 1-2 minutuz, egosi arte.
  3. Gehitu olibak, kaparrak, perrexila eta xukatutako pasta. Ondu nahierara gatzarekin eta piperbeltz ehoarekin eta banatu plateretan. Parmesanoarekin hautseztatu eta zerbitzatu.

Muñoa Alimentacionen tomate lehorrak topatuko dituzu, Italiatik ekarritakoak. Ukitu ederra emango dio pastari.
0 Solairua
San Martin Merkatua.

Banatu

Kale, remolacha y quark Gehiago ikusi
Arroza Txirlekin Gehiago ikusi