San Martin errezetak

Espagetiak, parrilan erretako kuiatxoarekin, tomate melatuarekin eta potoko hegaluzearekin

Arrain eta itsaski

Osagaiak

  • 400 g espageti
  • 1 kuiatxo ertain, 2 zentimetro inguruko xerratan ebakia
  • 1/2 koilarakada oliba-olio
  • 2 koilarakada oliba beltz zakarki zatikatuak
  • 2 koilarakada tomate melatu zatikatu
  • 1 koilarakada kapar
  • Kaiena apur bat, xerratan
  • 1 hegaluze-poto, 400 gr-koa
  • Gatza eta piperbeltza
  • Parmako gazta, nahieran birrindua

Elaboraketa

Egosi espagetiak, paketean agertzen diren jarraibideak kontuan hartuta.

Bien bitartean, jarri berotzen grill erako zartagin bat eta gatzpipertu kuiatxoxerrak, oliba-olio apur batez masajea emanez.

Egin grillean pare bat minutuz alde bakoitza.

Bota espagetiei, eta gehitu olibak, tomate melatua, kaparrak, kaiena eta potoko hegaluzea. Nahastu ondo lapikoaren hondar-beroa aprobetxatuz, eta bota Parmako gazta birrindua.

Banatu

Tabouleh-a kinoa beltzarekin, garbantzuekin eta feta gaztarekin Gehiago ikusi
Ceviche cítrico de antxoas y naranjas sanguinas Gehiago ikusi