San Martin errezetak

Arroza Txirlekin

Arrain eta itsaski

Osagaiak

Salda egiteko:
Legatz-buru bat zatituta.
Bi tipula zatituta.
Bi baratxuri-ale azalarekin.
Porru handi bat zatituta.
Eskukada bat perrexil.
6 barrengorri handi garbituta.
Basokada bat ardo zuri.
Ura.

Arroza egiteko:
Tipulina handi bat txikituta.
Bi baratxuri-atal txikituta.
Piper berde handi bat txikituta.
Eskukada bat perrexil fresko.
Pipermin fresko bat.
300 g arroz, ale biribilekoa.
Ardo zuri pixka bat.
Litro bat arrain-salda. 
800 g txirla handi.
Gatza eta oliba-olioa.

Elaboraketa

Salda egiteko:
Sueztitu barazkiak eta oliba-olioa lapiko batean.Erantsi legatz-buru zatitua, ardoa eta eskukada bat perrexil.
Busti uretan, egosi 10-15 minutuan eta iragazi.

Arroza egiteko:
Sueztitu tipulina, baratxuriak, piperra, gatza eta olioa lapiko zabal eta baxu batean.
Txikitu perrexila oholaren gainean.
Erantsi lapikoko frijitukiari pipermin txikitua, perrexil txikitua eta arroza, eta sueztitu.
Erantsi ardo zuria, utzi lurruntzen eta erantsi salda: arroz normala egin nahi badugu, dena batera; arroz krematsua egin nahi badugu, berriz, pixkanaka.
Egosi 10-12 minutuan.
Olio beroa duen zartagin zabal batean, jarri txirlak eta ardoa, estali eta gero zabaldu.
Txirlak zabaldu ahala, kendu zartaginetik; gero, erantsi zukua arrozari eta eragin.
Jarri txirlak arrozaren gainean eta erantsi perrexil txikitua.
Erantsi zorrotada bat oliba-olio gordin eta eragin lapikoari. Kito!

Banatu

Tacos de aguacate y quisquillas o camarones con salsa de yogur, lima y cilantro Gehiago ikusi
Taco de Bonito del Norte con salsa de cítricos Gehiago ikusi