San Martin errezetak

Ardi-esnearen pannacotta, kiwikonpotarekin

Azkenburukoa

Osagaiak

  • gelatina-lamina neutro
  • 500 ml harrotzeko esne-gain
  • 250 ml ardi-esne
  • 50 g glas-azukre
  • 1 koilarakada txiki banillaesentzia
  • 10 kiwi
  • 50 g azukre
  • 1 koilarakada txiki limoi-ur

Elaboraketa

Hidratatu gelatina-laminak ura duen ontzi batean 5 minutuan.

Bien bitartean, berotu esne-gaina, ardi-esnea, azukrea eta banilla.

Gelatina hidratatu eta gero, xukatu eta gehitu esne-gaina eta esnea, hagaxkaz ongi eraginez.

Isuri nahastea ontzi indibidualetan eta utzi hozkailuan hozten mamitu arte.

Kiwi-konpota egiteko, 8 kiwiak dadotan moztuko ditugu eta 10 minutuan egingo ditugu kazolan, azukrearekin eta limoi-urarekin batera. Nahasketa txikitu eta hozkailuan sartuko dugu.

Zerbitzatu pannacota coulis-koilarakada pare batekin eta kiwi zatiekin.

Banatu

Mozzarella krematsua Gehiago ikusi
Orburuak txirlekin Gehiago ikusi