San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Merkatua da Donostiarra arraun-taldearen emakumezkoen traineruaren babesle berria

Ostirala, Ekaina 21, 2019

Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak prentsaurrekoa eskaini du San Martin merkatuan, traineru-denboraldi berria eta San Martin Merkatuak emakumezkoen tripulazioari emango dion babesa aurkezteko.

“Iaz Talentuz egitaraua sortu genuen San Martin merkatuan Donostiako talentu artistikoa eta kirol talentua laguntzeko. Datozen bi urteotan emakumezkoen traineruari eskainiko diogun laguntza Talentuzen partea da. Guretzat oso garrantzitsua da gure hiriarekin hain lotuta dagoen kirola lagundu ahal izatea Donostiarra traineruaren bitartez”, adierazi du Nerea Aramburuk, San Martin Merkatuko kudeatzailea.

Easo Saski baloi taldeak ere Talentuz egitarauaren dirulaguntza jasotzen du.

 

 

Banatu

Rollitos crujientes de carrilleras Gehiago ikusi
Chipirones crujientes con lima y cilantro Gehiago ikusi