San Martin-go azkenengo berriak

Mimo-k pop-up taberna berria du San Martin Merkatuan

Ostirala, Apirila 5, 2019

Mimo San Sebastián-ek aldi baterako pop-up taberna zirraragarria zabaldu du San Martin merkatuan, sasoiko produktuak mimo handiz eskaintzeko. Denbora-kontua baino ez zen Mimo San Sebastián-ek sasoiko sukaldaritzarekin eta tokian tokiko produktuak dastatzearen plazerarekin duen lotura sendotzea.

Gure chef Mateus Mendez buru duen El Bar del Mercado tabernaren inspirazioa hauek dira: antzina goizean goizetik erosle eta merkatari gosetiak elikatu ohi zituzten La Boquería eta Les Halles. Mimoren esperientzia gastronomiko berriak, La Taberna del Mercadok, goi-mailako sukaldaritza eta 0 kilometroko produktuak uztartuko ditu, asteartetik larunbatera eta ostiral gauetan dastatu ahal izango diren pintxo eta anoen kartaren bidez.

Gozatu Donostiako merkaturik onenetako batez, baserritar, harakin eta arrain-saltzaileen joan-etorriez eta hango jardun zalapartatsuaz. Zeharo esperientzia berria eta originala Donostian. Gure pop-up taberna denbora mugatuan egongo da zabalik, ekainaren bukaerara arte, hain zuzen.

 

Banatu

Rosbif con espárragos Gehiago ikusi
Ajoblanco de piñones con langostinos Gehiago ikusi