San Martin-go azkenengo berriak

Maiatzaren 10ean eta 11an tokiko produktua omenduko du Maratoia San Martin ekimenak

Astelehena, Maiatza 6, 2019

Tokiko eta sasoiko produktua da gure ezaugarri nagusia, eta, horregatik, omenaldia egin nahi diogu bigarren urtez. Donostia Sustapenaren lankidetzarekin, maiatzaren 10ean eta 11ean jarduera dibertigarri mordoa antolatu ditugu, gozatu, ikasi eta dasta dezazun, eguzkia ateratzen denetik ezkutatzen den arte.

Showcooking-saioak, haurrentzako eta helduentzako lantegiak, gymkhana, hitzaldiak, zuzeneko kontzertuak, tokiko produktuen zozketa…


Zatoz San Martin Merkatura. Maratoi honetan ez duzu korrika egin behar, tokiko produktuaz gozatu besterik ez.

Hau da antolatu dugun egitaraua:

 

MAIATZAK 10, OSTIRALA

09:30-12:30    
HAURRENTZAT.
Bisita merkatura eta tokiko produktuei eta dekorazioari buruzko lantegiak Axular Ikastolako ikasleekin. Kaskara jokoa.
NON: MERKATU OSOAN, 0 ETA -1 SOLAIRUAN

13:00-16:00
MERKATUAN BAZKALTZEA.
Erosi produktu freskoa nahi duzun saltokian, eta utziezu prestatzen El Bar del Mercadoko sukaldariei
NON: EROSI: 0 ETA -1 SOLAIRUAN
SUKALDEA: EL BAR DEL MERCADO. 0 SOLAIRUAN 
BAZKALDU: EL BAR DEL MERCADO ETA ARRASATE KALEAN

19:00-19:30     
Koktelei buruzko hitzaldia.
NON: EL BAR DEL MERCADO. 0 SOLAIRUAN

19.30-20.00
Koktelgintza-lantegia
NON: EL BAR DEL MERCADO. 0 SOLAIRUAN

20:00-20:30
Bertso emanaldia:
Amets Arzallus eta Jon Maia. Gai jartzaileak: Amaia Agirre

20:00-22:00
Afariak tokiko elikagaiekin,
NON: EL BAR DEL MERCADO (0 SOLAIRUAN)


MAIATZAK 11, LARUNBATA
 

10:30-11:30
Showcookinga tokiko produktuekin, Merkatuko baserritar, harakin eta arrain-saltzaileen eta Basque Culinary Centerreko ikasleen eskutik.
NON: EL BAR DEL MERCADO (0 SOLAIRUAN)


10:30-11:30
Axular Ikastolako ikasleek dekoraturiko saskien zozketa. Txartelak maitzaren 9an, 10ean eta 11ean  banatuko dira, saltokietan erosten dutenen artean. 
NON: BASERRITARREN LEKUAN. 0 SOLAIRUAN

12:00-12:30
MERKATUAN BAZKALTZEA.
Erosi produktu freskoa nahi duzun saltokian eta utziezu prestatzen El Bar del Mercadoko sukaldariei.
NON: EROSI:  0 ETA -1 SOLAIRUAN
SUKALDEA: EL BAR DEL MERCADO (0 SOLAIRUAN)
BAZKALDU: EL BAR DEL MERCADO (0 SOLAIRUAN)


17:00-18:00
HAURRENTZAT
Bakailaoa pil-pilean prestatzeko familia-lehiaketa.
NON: BASERRITARREN LEKUAN. 0 SOLAIRUAN

18:00-19:00
FAMILIENTZAT
Magia-ikuskizuna eta animazioa.
NON: MERKATUA. 0 SOLAIRUAN ETA ARRASATE KALEAN

 

 

 

Banatu

Ajoblanco de poignons avec langoustines Gehiago ikusi
La Gastro-receta de San Martín Huevos escalfados y trufa en tarrifa de yogur Gehiago ikusi