San Martin-go azkenengo berriak

Iñaki Gabilondo protagonista da gure Martin Magazine aldizkari berrituan

Osteguna, Ekaina 20, 2019

2011n, bazirudien paperezko argitalpenak desagertu egingo zirela kioskoetatik, komunikabide digitalen indarrak eraginda. Halere, arrisku hori hartu eta Fan San Martin aldizkaria sortu genuen, gure merkatuan egunez egun gertatzen ziren historia ugarien berri emateko. Bizipen horien protagonistak herritar gehienentzat ezezagunak badira ere, berezko nortasuna duen unibertso bizi bateko kideak dira: handizkariak, baserritarrak, bezeroak, bisitariak, lagunak... Haiei esker, urteak joan eta urteak etorri, aldizkaria haziz joan da edukietan eta ospean, gure hiriko erreferentzia bihurtu arte.

Orain beste jauzi bat eman eta etapa berri bati ekingo diogu, Martin Magazine goiburuko aldizkariarekin. Haren bidez omenaldi bikoitza egin nahi dugu: batetik, gure merkatuari; eta, bestetik, Martin Arambururi, merkatua 2005ean berritu zenetik haren bultzatzaile izan denari; izan ere, haren sen ekintzailea inspirazio-iturria da guretzat, egunez egun hobetzeko.

 

Gastronomiarekin, kulturarekin, joerekin eta gure hiriarekin zerikusia duten erreportajez eta elkarrizketaz osaturiko 76 orrialde dituzu esku artean. Era berean, guztiok kezkatzen gaituen eta hausnartzera eta jardutera behartu behar gintuzkeen arazo bat jarri nahi dugu ikusgai: jasangarritasuna. Ingurumena zaintzea da NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin guztiok hartu dugun konpromisoetako bat, eta konpromiso horretan aktiboki parte hartzen dugu, hainbat ekimenen bidez.

 

Gainera, Martin Magazineren lehen zenbaki horretan, Iñaki Gabilondo kazetari donostiarrari egindako elkarrizketa argitaratu dugu, zeinaren bidez haren bizitza- eta lan-ibilbide trinkoa jorratu baitugu. Gozatu Martin Magazinez! Zuretzat sortu dugu.

Elkarrizketarako esteka

Banatu

Crema de alubias blancas con tosta de morcilla Gehiago ikusi
Rosbif zainzuriekin Gehiago ikusi