Talentuz San Martin

Zer da TALENTUZ SAN MARTIN?

TALENTUZ SAN MARTIN, TOKIKO KULTURARI ETA TALENTUARI IREKITA DAGOEN MERKATUA

San Martin da erreferentziazko merkatua Donostiako hirigunean, elkartzeko gunea da, eta urtean milioika lagun hartzen ditu. Horregatik, Talentuz San Martin abian jartzea erabaki dugu, tokiko talentuari laguntzeko programa, herritarrekiko lotura sendotze aldera.

Talentuz San Martin programaren barruan askotariko ekimenak plazaratuko ditugu, hainbat helbururekin: artea, sormena, kirola, plastika, ikuskizuna, musika, prestakuntza, enpresa-sustapena eta, jakina, gastronomia.

Merkatua kultura-ingurune bizi eta dinamiko bilakatzen jarraituko dugu. Gogoeta egiten lagunduko diguten era guztietako adierazpen artistikoek izango dute tokia programan, pentsatzea baita aldaketarako lehen pausoa. Izan ere, guretzat kultura ikuskizun hutsa baino gehiago da, eraldaketarako elementua da, gizartean modu positiboan eragiten duena.

Talentuz San Martin apaltasunez jaio bada ere, ikusmira handiak ditu, hazteko eta irauteko asmoa du, hiriko kulturaren dinamizazio-elementu garrantzitsua izan nahi du.

Babesle ofiziala