Ezagutu gure ekimenak

Miquel Aparici

Reciclaje

Animalia birziklatuak San Martinen

Talentuz San Martin, tokiko talentua sustatzeko programa, eta jasangarritasunaren alde egiten dugun apustua uztarturik, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, Miquel Aparici eskultore kataluniarraren hiru obra jarriko ditugu ikusgai ekainaren 21etik aurrera gure merkatuan. Birziklapenean oinarritutako artea maisutasunezko mailara eraman duten artista garaikide bakanetakoa dugu Miquel Aparici.    
 

Hiru obra original horiek —jirafa bat, gepardo bat eta txakur bat—Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ekainaren 22tik urriaren 6ra bitartean ikusgai egongo den Zooteka erakusketaren lagin bat dira. Eskultura horiek jada erabiltzen ez diren metalezko eta zurezko objektuen assenblage edo muntaia harrigarriak dira, eta era guztietako animaliak irudikatzeko erabiltzen ditu artistak. 

 

Erakusketa: Zooteka
Artista: Miquel Aparici
Egunak: San Martin Merkatuan, ekainaren 21etik abuztuaren 18ra bitartean
Cristina Enea Fundazioan, ekainaren 21etik urriaren 8ra bitartean


 

 

 

Banatu

Itzuli