Ezagutu gure ekimenak

HIRUKO BAT EASO SAN MARTIN MERKATUKO NESKENTZAT

Babesa

“San Martin Merkatuaren babesletzak agerikotasuna ematen digu eta ongi egiten ari garela sentiarazi”.
Maria Astier, kapitaina.

Emakumezkoen Lehen Mailako EASO SAN MARTIN MERKATUA taldearen 2018-2019 denboraldiko babeslea da San Martin. Saskibaloian saskiratze onena hirukoa da eta hiru dira, hain zuzen, haien babesle izatera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak.

Kirolak, gure gizartean nabarmentasun mediatiko handia izanik ere, ikaragarrizko ezberdintasunak erakusten dituelako generoaren aldetik. Kirol gutxi batzuek, ia beti gizonezkoen kategorietan, arreta guztia bereganatzen dute. Emakumezkoen kiroletan aitortzarik gabeko ahalegina eta sakrifizio anonimoa dira nagusi, eta horri aurre egin nahi diogu.

Kirol guztiek berezko dituzten balioak partekatu eta sustatu nahi ditugulako: hobekuntza, ahalegina, borondatea, norberak duen onena emateko gaitasuna, lankidetza, begirunea, talde-lana… Baina kirol profesionalak lehiakortasuna ere badakar berekin, eta horrek aurreko balio horiek lausotu egiten ditu. Kirol amateurrean, berriz, eutsi egiten zaie balio horiei.

EASO SAN MARTIN MERKATUAK 25 urte baino gehiago daramatzalako lanean kirol-kultura sustatu eta kirolaren balioak zabaltzen. Denbora horretan zehar, milaka gazte koskortu dira klubean kirola eginez. Gaur egun, 50 taldek, 500 jokalarik eta 70 entrenatzailek baino gehiagok osatzen dute Easoren familia, eta Klubak harreman estua du Merkatuarekin.

Tickets

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, egin klik estekan.

Elkarrizketarako esteka

Banatu

Itzuli