Sola Arraindegia

-1 solairuaarraindegiak

Lana gustatu egiten zait, eta dibertitu egiten naiz

Fernando lur orotakoa da. Goizean goiz jaiki, arraina erosi, merkatura joan eta bezeroei arreta bikaina eskaintzen die, eta arratsaldez, berriz, kontuak egiten ditu. Bost pertsonako talde baten laguntzaz, Sola abiada betean dabil.

"Amaren aldeko amonaren izena zen Sola, eta berak sortu zuen arrandegia. Geroago ama hasi zen lanean, eta nik berarengandik ikasi nuen lanbidea. Beti ildo berean aritu gara: soilik produkturik onenekin aritzen gara eta xehetasun guztiak zaintzen ditugu, produktua eta beraren garbitasuna mimatuta. Ez zait bururatzen lan hau narras, kontu egin gabe, egin daitekeenik. Amonaren garaian itsasontzi zehatz batzuk genituen eta berak zuzenean erosten zien arraina. Orain handizkakoen bidez erosten dut portu askotan, tokian-tokian dagoen onenaren bila. Goizaldeko lauretan jaiki, generoa erosi eta sei eta erdietarako merkatuan egoten naiz; arratsaldez, berriz, bulegoko gaiak lantzen ditut, neu arduratzen bainaiz negozioaren kontuez. Lur orotakoa naiz. Lana izugarri gustatzen zait, eta dibertitu egiten naiz. Dakidan guztia amarengandik ikasi nuen".

Harremana

  • 943 42 03 93

Banatu

Itzuli