San Martin merkatua

S. M. Café Bar

erdiko pasealekua (0 solairua)Tabernak eta kafetegiak

San Martinen familia handi bat bezalakoak gara

Ramonek beti du hitz gozoren bat mundu guztiarentzat: «potxolo», «laztana»… Nabaritu egiten zaio 30 urteko esperientzia duela ostalaritzan. Ia hamar urtetik hona SM Bar eta Centro Café beraren ardurapean daude.

"San Martin merkatu berria sortu zenetik gaude bertan Humberto Segura bazkidea eta biok. Erdiko galerian dauden bi establezimendu zuzentzen ditugu: SM Café eta Centro Café. Negozio horiek San Martinen irekitzeko apustua egin genuen, toki ezin hobea zela uste genuelako: erdi-erdian kokatua eta modernoa. Jendeak beti erantzun ona eman du. Era guztietako jendea etortzen da hona: goizean lehen orduan, merkatuko handizkariak, oso goiz ibiltzen baitira. Familia handia gara. Batzuk eta besteak barre asko egiten dugu, entretenitu egiten gara… Geroago etortzen dira Donostiako andreak, erosketak egin ondoren kafea hartzera eta kontuak esatera. Eguerdian, berriz, bulegoetako eta bankuetako langileak; asteburuetan jatera ere etortzen dira. Arratsaldez eta gauez, adinak nahasi egiten dira. Oso eskaintza zabala dugu, kalitatekoa, eta zerbitzu atsegina; guztia goizeko 07:30etik aurrera. Eta beti dugu sukaldea irekita".

Aurkituko duzu ere

Karta, eguneko platera, pintxoak, miniak, opilak, kafea, koktelak…

Interesgarri izan daiteke

Ezagutu Ramon Elizalderen historia gure FAN aldizkariaren 11. zenbakian.

Banatu

Itzuli