San Martin merkatua

Parada Baserria

0 solairuabertako produktuak

11 urte nituenetik nago San Martinen. Nire ama 84 bete arte egon zen!

Juani Iraola emakume alaia, bizia eta saiatua da. Oso gazterik hasi zen merkatuan lanean, ama Antxoni orkatilako lesio batetik sendatzen zen bitartean. Dagoeneko 50 urte baino gehiago igaro dira. Urte horietan guztietan, Martuteneko bere baserrian landatzen dituen barazkiak saltzen jardun du.

“Nire ama 84 urte bete arte egon zen merkatuan. 96 urte zituela hil zen. Asko maite zuten eta Udalak omenaldi batzuk egin zizkion. Poz-pozik nago merkatu honetan, batez ere zaharberritu zutenetik. Baratzean lan egitea oso nekagarria da. Gogorra da, lan handia egin behar da. Nire bezero batzuek hiri-baratzeak hartu dituzte, baina ez dute luzaroan iraun. Ondo dago jendeak jakitea zenbat kostatzen den baratze bat aurrera ateratzea, gure lanari balioa emateko. Hemen, merkatuan, gauza guztiek itxura ederra dute, baina baserrian bestela da. Gainera, orain izurri asko daude: barraskiloak, harrak... Lehen, tomateari bakarrik ematen genion tratamendu txiki bat, ez herdoiltzeko; gainerako produktuei, ezer ez. Orain, berriz, perrexileraino ere heltzen dira izurriak. Edonola ere, ez nuke lan hau ezeren truke ere aldatuko”.

Harremana

  • 943 463 129
  • 608 678 834

Banatu

Itzuli