San Martin merkatua

Juan Etxeberria Janariak

0 solairuaharategiak

Gauzarik ederrena: bezeroekin dugun tratua

Juan Etxeberriak, Lourdesek eta Nerea alabak osatutako taldea oso maitatua da gure merkatuan. Beti irribarrea aurpegian, familia horrek ezin hobeki irudikatzen du batasunak indarra dakarrela dioen baieztapena. Horretarako bidea? Produktu bikaina eta arreta egokia.

"Juan Etxeberria saltokiko hirugarren belaunaldia naiz. Gure aitak ―bigarren belaunaldiak― gaztetatik ikasi zuen lanbidea eta, 1973an, 19 urte besterik ez zituela, bere postua ireki zuen merkatuan. Harrezkero, Lourdesekin, emaztearekin, aritu da eskuz esku, eta duela hamar urte neu ere sartu nintzen negozioan. Juanek berrogei urtetik gora daramatza harategiaz arduratzen. Berak enkargatzen ditu bildotsak eta behiak, berak hezurgabetzen ditu... Izugarri gustatzen zaio lanbidea, baina honezkero urte asko dira eta Isaacek laster hartuko dio lekukoa. Ez da denbora luze gure artean dagoela, baina urte asko eman ditu lanbidean. Lourdes eta biok urdaitegiaz eta geroz eta arrakasta handiagoa duten aurrez prestatutako platerez arduratuko gara. Jendeak geroz eta denbora gutxiago ematen du sukaldean, eta iraganean baino askoz ere hanburgesa gehiago saltzen ditugu orain. Halere, merkatuko bizitza, saltsa, goizetan egoten den giroa… Espero dut hori inoiz ez desagertzea".

Aurkituko duzu ere

Esneko arkumea, bertako behi zaharra, baserriko bildots eta oilaskoak, Idiazabal gazta, hestebeteak, aurrez prestatutako platerak...

Banatu

Itzuli