San Martin merkatua

Granel: Elikadura kontzientea eta Slow Shopa

0 solairuaSoltean erostea

«Soltean erosteak kontziente izaten eta elikagaiak konpultsiboki ez erosten laguntzen du»

Usain atsegin bat irteten da metakrilatozko ontzietatik San Martin merkatuan ireki duten azken dendan. 80 produktu baino gehiago saltzen dituzte: espezia exotikoak, hainbat pasta-mota, risottoak, artisau-galletak eta zerealak, haietako batzuk aipatzearren. «Granelen, kalitatezkoa eta osasungarria den produktua saltzea da garrantzitsuena», diote Conchi eta Eva Rico ahizpek.

«Katalunian sortutako kate-sare batean gaude, eta haren xedea da berritzea eta kalitatezkoak, osasungarriak eta ekologikoak edo produkzio arduratsukoak diren elikagaiak saltzeko beste modu baten alde egitea. Guretzat, erreferentziazko merkatu bat da San Martin, han saltzen den guztia kalitatezkoa baita. Hori dela eta, denda hemen jartzea oso interesgarria zen guretzat, erakustoki gisa, Larramendi kalean daukagun denda ezagutzera emateko, hemen baino askoz produktu gehiago saltzen baititugu han», esan digute Rico ahizpek.

«Granelen, erosketa lasai eta giro atseginean egitera gonbidatzen dugu jendea; horri esker, pixka bat hobeto hurbiltzen gara jendearen benetako beharretara. Elikagaiak soltean saltzen ditugunez, bezeroak nahi duen kantitatea eros dezake; ez dago minimorik. Gainera, ez dugu plastikozko ontzirik erabiltzen; beraz, ingurumena eta ekosistemak hobetzen laguntzen dugu».

Banatu

Itzuli