Ezagutu gure ekimenak

Goiatz Erribera baserria

-1 solairuabertako produktuak

Gazteak gara, bai, baina txikitatik aritu gara baratzean

Aitziber Almandoz eta Jokin Kabida bikotekideak izateaz gain, lankideak ere badira. Eta gainera, San  Martin Merkatuko baserritarrik gazteenak. 26 urte dituzte eta gurean 40 urte eman dituzten Julian eta Consuelori erreleboa hartu diete.

“Gure baserriak Goiatz Erribera izena du. Martutenen dago, eta Goiatz Txikiko Julianen bizilagunak gara. Jubilatzeko garaia zela eta postua libre geldituko zela esan zigunean argi ikusi genuen guretzat aukera ona zela eta San Martinera etorri nahi genuela adostu genuen. Nire gurasoek baratzak dauzkate eta betidanik ibili gara mundo honetan”, adierazten du Aitziberrek.

Bikotea ez da hutsetik hasi behar, Julianek zituen bezero gehienak mantendu dituzte eta. “Oso harrera ona izan dugu eta oso gustura gaude. Julianek saltzen zituen patatak eta tomate ospetsuak saltzen jarraituko dugu, bezeroei asko gustatzen zaie eta. Baina eskaintza handitu egin dugu, dena etxekoa izanik”.

 

 

Banatu

Itzuli