San Martin merkatua

Centro café

erdiko pasealekua (0 solairua)Tabernak eta kafetegiak

Oso eskaintza anitza dugu, geure publikoa bezainbestekoa

Donostiar eta kanpotar askok aukeratzen dute San Martin azokako Café Centrala elkarrizketan aritzeko edo jendea pasatzen ikusteko, eskuartean kafe-taza eder bat dutela. Eguneko lehen eguzki-printzekin edota iluntzean, perretxiko erradiatzaileen berotan, etxetik irteteko, jendearekin egoteko, negozio bati heltzeko edo kafeak bere-berezkoa duen aromaz erlaxatzeko aitzakia ona izaten da beti kafetegia.

“Goizeko zazpi eta erdietan irekitzen dugunetik eta itxi arte etengabe ibiltzen da jendea. Zorionez, oso bezero leialak ditugu eta duela hamar urte ireki genuenetik egunero etortzen zaizkigu», diosku Ramón Elizalde jabeak. «Azken urteotan ohiturak aldatu egin dira eta egokitu egin behar izan dugu. Jendeak arreta handiagoa egiten dio gosariari eta gaur egun ogi-aukera zabalagoa dugu: osoko zereal-ogia, ogi zuria, pasa eta intxaurrekin, olozkoa, moldeko ogi tradizionala… Bezeroek gurina eta mermelada ezar dezakete txigorkietan, edota olioa, tomatea, urdaiazpikoa… Era berean, jogurt naturala orotariko muesliekin eskaintzen dugu, eta laranja-zuku naturala eta era guztietako kafeak ere bai. Goizeko hamaiketatik aurrera, patata-tortilla tipularekin eta piper berdeekin ekartzen dugu, eder-ederra ―hemezortzi arrautzakoa―, eta tramezzini ogiz egindako sandwichak prestatzen ditugu ―italiar erara―, porruz eta urdaiazpikoz, atunez… beteta. Eguerdiko kartan krepe gaziak eta gozoak gehitu ditugu, gose direnentzat. Gainera, Tolosako lantegi batek artisau-izozkiak ekartzen dizkigu eta Yoko Avek, japoniar neska batek, tarta ezin ederragoak egiten dizkigu. Azenariozkoa itzela da”.

Aurkituko duzu ere

Artisau-izozkiak, infusioak…

Harremana

  • 943 428 426

Banatu

Itzuli