Ezagutu gure ekimenak

Arteaz birziklatu

Birziklapena

Murriztu, birziklatu eta berrerabiltzea da gure lehentasun nagusietako bat

San Martin Merkatuak Garapen Jasangarrirako Helburuekin hartua duen konpromisorik sendoenetako bat jasangarritasuna eta ekonomia zirkularraren sustapena da. Hori dela eta, azken hilabeteotan aldaketak egiten ari gara birziklatze-sisteman, optimizazio logistikoa, efizientzia energetikoa eta hondakinak gutxitzea helburu direla.

Abian jarri dugun lehen ekimena hondakin-instalazioa berregituratzea da. Horri esker, espazioa optimizatu eta materialen arabera bereizitako birziklatze-areak eratu ditugu:

  • arrain hondakinak
  • papera eta kartoia
  • plastikoa
  • poliespanezko ontziak
  • frutak eta barazkiak garraiatzeko zurezko kutxak

 

Horrez gain, haragi hondakinak harategietan jasotzen dituzte. Halaber, taberna, kafetegiak eta Gastropotean erabilitako olioa jaso egiten da.

Paraleloki, bi prentsa berri jarri ditugu: bata plastikoa eta EPSa (poliestileno hedatua) trinkotzeko eta bestea kartoia trinkotzeko. Makina horien bidez oso fardo trinkoak egin daitezke material horiekin, espazio txikiagoa okupatzeko. Horri esker, ordena, garbitasuna eta higienea nabarmen hobetu dira merkatuko instalazioetan. Ondorioz, gure ingurumen-inpaktua txikitu eta efizientzia zein ongizate handiagoak lortu ditugu.

Gure hondakin-instalazioko kartoi- eta plastiko-fardoekin, hain zuzen, Kunsthal Diseinuko Goi Eskolako ikasleek pieza artistiko batzuk landu eta merkatuan bertan jarri dituzte ikusgai. Horrela, alde batetik, merkatuan egiten diren berrerabiltze-prozesuak agerian jarri eta herritarrek errealitate horretan parte hartzea nahi izan dugu. Eta, bestetik, diseinuaren bidez material horiek berrerabiltzeko formula berriak bilatu nahi izan ditugu, berezko interesa duten piezak sortuz.

Diseinuko lanek ikusmira handia sortu zuten merkatuko bezeroen eta bisitarien artean, eta horrek ildo beretik lan egiten jarraitzera animatzen gaitu.  Izan ere, murriztu, birziklatu eta berrerabiltzea da gure lehentasun nagusietako bat.

Banatu

Itzuli