San Martin errezetak

Tabouleh-a kinoa beltzarekin, garbantzuekin eta feta gaztarekin

Barazkiak

Osagaiak

200 g kinoa beltz

200 g garbantzu egosi

Koilaratxokada 1 kumino-hauts

Koilaratxokada 1 piperrauts gozo

Koilaratxokada 1 Cayenne hauts

2 koilaratxokada ezti

3 tomate dadotan moztuta

Pepino 1/2 bat dadotan moztuta

Tipula more txiki 1 Brunoise modura moztuta

2 eskukada berro (edo entsaladarako beste orri bat)

3 eskukada perrexil fresko txikitu

2 eskukada menda fresko txikitu

200 g feta gazta

Granada 1/4

Elaboraketa

Garbitu kinoa beltza eta xukatu iragazki fin batekin.

Berotu kazola bat, oliba-olio pixka batekin eta su ertain-altuan, eta erantsi kinoa xukatua.

Sueztitu segundo batzuetan, kinoa txigortu arte.

Gehitu 500 ml ur gatzdun. Irakin, estali eta utzi egosten, 15 minutuz. Gorde.

Bestalde, sueztitu garbantzuak zartagin batean, espezieekin batera. Gehitu eztia eta egin minutu pare bat gehiago.

Nahastu tomatea, luzokerra, tipula morea, perrexila, menda eta berroak.

Gehitu kinoa beltza, garbantzuak, feta gazta eta granada, nahastu eta zerbitzatu.

Banatu

Legatza txirlekin txakoli erara Gehiago ikusi
Arkume erreta baratxuri ongarriarekin Gehiago ikusi