Martin Berasategui-ren errezetak San Martin-entzat eginak

Piku bizkotxoa

Azkenburukoa

Osagaiak

  • 200 g arbendola-hauts
  • 150 g azukre-hauts bahetu
  • Kanela-hauts pitin bat
  • 95 g irin bahetu
  • 120 g pikupasa
  • 195 g gurin, pomada puntuan
  • 3 arrautza-gorringo
  • 2 arrautza-zuringo
  • Arrautza oso bat
  • 30 g esne
  • 45 g azukre
  • Gurina Irina

Elaboraketa

Irabiatu pomada puntuan den gurina eskuzko irabiagailuarekin, gehitu arbendola eta azukre hautsak bahetuta eta nahasi 2 minutuz.

Gehitu ondoren kanelaren eta irinaren nahastura.

Gehitu arrautza-gorringoak eta arrautza osoa eta irabiatu minutu batez.

Gehitu poliki-poliki esnea eta jarraitu eragiten beste 3 minutuz.

Harrotu zuringoak beste ontzi batean azukre normalarekin eta gehitu aurreko nahasturari mihiaren laguntzaz.

Erantsi pikuak 1cm-ko dadotan moztuta eta ondo nahastu.

Koipetu gurinez eta irineztatu 26 cm-ko diametroa duen tarta-molde biribila.

Isuri nahastura bertara eta sartu labe berora, 150 ºC-tara, 40-50 minutuz.

Egin labean eta utzi hozten.

Banatu

Crémeux de mozzarella Gehiago ikusi
Lekak hurrekin eta Idiazabal gaztarekin Gehiago ikusi