San Martin errezetak

Oilasko, kinoa eta kale bolatxoak pesto saltsarekin

Haragiak

Osagaiak

BOLATXOAK EGITEKO
- 1 kikara kinoa
- 3 kale-zurtoin
- 2 baratxuri-atal
- 1 eskukada perrexil
- 500 g oilasko-haragi xehatu (edota oilasko - eta indioilarharagia nahastuta)
- Limoi erdiaren birrindura
- 150 g feta-gazta xehatuta
- 20 g Parmako gazta arraspatuta
- Oliba-olioa, gatza eta piperbeltza

PESTO-SALTSA EGITEKO:
- 20-30 g albaka fresko
- 1 eskukada pinazi (edo intxaur)
- 20 g Parmako gazta arraspatuta
- 1 koilarakada oliba-olio
- Limoi erdiaren zukua
- Gatza eta piperbeltza

Elaboraketa

OILASKO-, KINOA- ETA KALE-BOLATXOAK EGITEKO
Kinoa 12 minutuan egosiko dugu ur gazitan, eta ondoren albo batean gorde. Beste alde batetik, kalea, perrexila eta baratxuriatalak zatikatu egingo ditugu. Okela xehatua, limoibirrindura, gaztak (feta eta Parmakoa) eta kinoa egosia gehituko ditugu. Gehitu gatza eta piperbeltza eta nahasi egingo ditugu, baina gehiegi landu gabe. Aurretiaz labea 200ºC-tan berotuko dugu eta, bien bitartean, ping-pong piloten tamainako oilasko-bolatxoak egingo ditugu. Pintzel batez bolatxo bakoitza oliba-olioz busti eta 20 minutuan edukiko ditugu labean, pare bat aldiz itzulikatuz.

PESTO-SALTSA EGITEKO
Osagai guztiak sukaldeko robotean edo irabiagailuz xehatuko ditugu. Oilasko-bolatxoekin batera zerbitzatuko dugu.

Banatu

Oilasko, kinoa eta kale bolatxoak pesto saltsarekin Gehiago ikusi
Poké de salmón Gehiago ikusi