Martin Berasategui-ren errezetak San Martin-entzat eginak

Kiwi-gazpatxoa

Edaria

Osagaiak

Ura edo pilé izotza

Eskukada bat piñoi

Apio-adar txiki bat

Piper berde txiki bat, garbituta

Luzoker bat, garbituta

Bi kiwi

Ogi biribilaren mami-apur bat, uretan bustita

Bi baratxuri-ale, zurituta eta ernamuinik gabe

Hiru eskukada ziazerba fresko

Eskukada bat albaka fresko

Eskukada bat perrexil-hosto

Jerez-ozpin pixka bat

Bi koilarakada jogurt

Oliba-olio birjina estra

Gatza eta piperbeltza.

Eta, gainera, ogi txigortu zati batzuk.

Elaboraketa

Jarri irabiagailuan ura edo pilé izotza, piñoiak eta gatza, eta irabiatu dena.

Erantsi apio-adarra, piper berdea, luzokerra, kiwiak, uretan bustitako ogi biribilaren mami-apurra, baratxuri- aleak, albaka, perrexil-hostoak eta jerez-ozpina.

Irabiatu gogoz.

Gehitu bi koilarakada jogurt, oliba-olio birjina estra eta piperbeltza.

Zuzendu gatz-kantitatea.

Zerbitzatu oso hotz, gainean ogi txigortu zatiak dituela.

Banatu

Gerezi gazpatxoa Gehiago ikusi
Karrakelak Gehiago ikusi