Martin Berasategui-ren errezetak San Martin-entzat eginak

Izokin gantxigorra

Arrain eta itsaski

Osagaiak

4 LAGUNENTZAKO OSAGAIAK

250 g izokin fresko

150 g izokin ketu

Xehaturiko ezamihiluaren zopa-koilarakada bat

Oliba-olio birjina estraren zopa-koilarakada bat.

CURRY-MAIONESA EGITEKO

Arrautza-gorringo bat

1 dl ekilore-olio

15 g Dijongo ziape

10 g lima-zuku

0,5 g curry

Gatza eta piperbeltza

1 dl ekilore-olio

15 g Dijongo ziape

10 g lima-zuku

0,5 g curry

Gatza eta piperbeltza.

Elaboraketa

NOLA EGIN CURRY-MAIONESA

Nahastu arrautza-gorringoa,

Dijongo ziapea, currya eta 10 g lima-zuku irabiagailu elektrikoaren ontzian.

Erantsi ekilore-olioa poliki-poliki, maionesa harrotzeko.

Bota gatza eta piperbeltza.

Gorde.

GANTXIGORRA

Berotu labea aurrez 130 ºC-tan. Zukutu lima, hartu 10 g zuku maionesari botatzeko eta gorde gainerakoa.

Txikitu ezamihilua xehe-xehe.

Ebaki izokin ketua 1 x 1 cm-ko dadotan.

Jarri labeko erretiluan oliba-olioa eta izokin freskoa azala beherantz duela.

Egin labean 10 minutuz.Atera labetik izokina eta bota gainetik gordetako lima-zukua.

Utzi hozten.

Hotz dagoenean, birrindu izokina eskuekin.

Jarri bol batean curry-maionesa, erantsi izokin ketua, izokin egosia eta xehaturiko ezamihilua, nahastu kontu handiz.

Behar izanez gero bota gatza eta piperbeltza, eta mahairatu kristalezko ontzi txikietan.

Oliba-olio apur batekin bustitako ogitxo xigortuak jar daitezke lagungarri gisa.

Banatu

Hummus de calabaza Gehiago ikusi
Revuelto de ajos tiernos con angulas Gehiago ikusi