San Martin errezetak

Itsaski-parrillada 3 saltsarekin: alioli, romesco eta ahuakate eta wasabizkoa

Arrain eta itsaski

Osagaiak

12 zigala, tamaina ertainekoak

  • 16 otarrainxka
  • 24 txirla
  • 8 bieira
  • Perrexil xehatua
  • 2 baratxuri-atal xehatuta
  • 3 koilarakada oliba-olio
  • Gatza
  • Piperbeltza

ALIOLI SALTSA EGITEKO

  • Arrautza bat
  • 2 baratxuri-atal
  • Limoi-erdi bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza

ROMESCO SALTSA EGITEKO

  • 2 ñora (horien ordez piper txorizeroak erabil ditzakegu, edo piperrautsa eta erretako piper bat)
  • Ogi-xerra bat
  • 2 koilarakada oliba-olio
  • Tomate bat
  • Baratxuri-atal bat
  • Eskutada bat arbendol
  • Eskutada bat hur
  • Ura
  • Gatza

AHUAKATE ETA WASABIZKO SALTSA EGITEKO

  • Ahuakate-erdi bat
  • 2 koilarakada jogurt greko natural
  • Koilarakada bat wasabi
  • Koilarakada bat

Elaboraketa

ALIOLI SALTSA
Sartu irabiagailuaren ontzian baratxuri xehatua, gatza, arrautza, koilarakada bat limoi-zuku eta zurrustatxo bat olio.
Irabiatu etengabe eta gehitupoliki-poliki oliba-olioa, emultsionatu arte.
Bota gatz eta limoi-zuku gehiago, nahi adina, eta nahastu koilaraz.

ROMESCO SALTSA
Hidratatu piperrak ur epeletan ordu batzuez.
Frijitu ogia koilarakada bat olibaoliotan eta sartu irabiagailuaren ontzian. Gehitu tomatea, baratxuri-atala, arbendolak eta hurrak, eta birrindu guztia.
Bota gatza eta piperra, gainerako olioa, eta gehitu ura gustuko loditasuna lortu arte. Irabiatu berriro eta gorde.

AHUAKATE ETA WASABIZKO SALTSA
Bota osagai guztiak ontzira eta irabiatu, nahastura krematsua lortu arte.

ITSASKI-PARRILLADA PRESTATZEKO
Berotu plantxa edo grila aurrez, eta bota olio tanta batzuk.
Bitartean, garbitu apur bat itsaskiak eta prestatu ongarri gisa baratxuri, olio, perrexil, gatz eta piperbeltz nahastura. Apailatu itsaskiak pintzel batez, prestatutako nahasturaren erdia erabiliz.
Plantxa beroa dagoenean, jarri bertan itsaskiak eta joan egiten su ertain-altuan. Prestaketa-denbora ale bakoitzaren tamainaren araberakoa izango da. Zigalek gainerako itsaskiek baino denbora gehiago behar dute (nahikoa izango dira 5 minutu alde bakoitzeko).
Zerbitzatu orduko apailatu itsaskiak gelditzen den nahasturarekin eta jarri hiru

Banatu

Gratin de hongos y patatas Gehiago ikusi
Mariquitas en flor Gehiago ikusi