San Martin errezetak

Foie-grasa armagnacarekin

Haragiak

Osagaiak

1 ahate-gibel gordin (500-600 g)
1/2 koilarakada azukre
1 koilarakada gatz
1/2 koilarakada piperbeltz eho
2 koilarakada armagnac

Elaboraketa

Gibela erditik zabalduko dugu zabalera, eta zain lodi batzuk ikusiko ditugu. Puntarekin kenduko dizkiogu oso kontuz. Foiea pixka bat desmuntatzen bazaigu ez dio axola.

Zainak eta nerbioak kendu ondoren, film gardenaren gainean jarriko dugu eta azukrearekin, gatzarekin, piperbeltzarekin eta likorearekin hautseztatuko dugu.

Uretan egosiko dugu 70 gradutan, 20-25 minutuz.

Atera eta hozten utziko dugu hozkailuan edo ur hotzetan izotzarekin.

Banatu

Sabayon au champagne et aux fruits rouges Gehiago ikusi
Risotto verde con cigalas y almejas Gehiago ikusi