San Martin errezetak

Fetuccine kale pestoarekin

Hasierako

Osagaiak

100 g kale

20 g albaka fresko

Baratxuri-ale 1

50 ml oliba-olio

Pinazi batzuk

20 g gazta parmesano birrindu

Limoi 1/2 baten zukua

Gatza

Piperbeltza

200 g fettuccine

Elaboraketa

Jarri osagai guztiak (fetuccinea salbu) elikagaiprozesatzaile batean eta birrindu, nahi den trinkotasuna lortu arte.

Egosi fettuccinea, paketean agertzen diren jarraibideak kontuan hartuta.

Xukatu aurretik, gorde egosteko uraren katilukada ½ bat eta nahastu kale pestoarekin.

Bota fetuccinea eta kale pestoa lehen erabili den kazolan, nahastu ondo eta zerbitzatu.

Banatu

Gazpacho de cereza Gehiago ikusi
Helado de requesón y kiwi con cigarrillos de Tolosa Gehiago ikusi