San Martin errezetak

Entsalada kalabaza errearekin eta perretxikoekin

Hasierako

Osagaiak

80 ml oliba-olio
2 koilarakada ardo-ozpin
Koilaratxokada 1 mostaza
Kalabaza txiki 1 (kakahuete motakoa)
Katilu 1/2 gari sarrazeno
2 tipula more, laurdenetan zatituta
Koilarakada 1 gurin
200 g txopo-perretxiko (edo beste mota bat)
Gatza
Piperbeltza
100 g ahuntz-gazta
Berroak

Elaboraketa

Jarri labea berotzen, 220º C-ko tenperaturan. Bitartean, prestatu marinatu bat ozpina, olioa, mostaza, gatza eta piperbeltza nahastuta

Zatitu kalabaza, kendu haziak eta ebaki zatitan, azala kendu gabe.

Gehitu tipula ebakita eta erantsi marinatuaren erdia. Nahastu pixka bat kalabaza eta tipula eskuekin eta sartu labean, 25-30 minutuz.

Bestalde, garbitu gari sarrazenoa, xukatu eta txigortu kazola batean, olio pixka batekin. Gehitu katilukada 1 ur, estali eta egosi 15-20 minutuz. Gorde. 

Desegin gurina zartagin batean eta erantsi perretxikoak. Jarri gatza eta piperra eta salteatu su ertain-altuan, zenbait minutuz.

Prestatu entsalada, berroak, kalabaza errea, tipula, gari sarrazenoa eta perretxikoak nahastuta. Gehitu ahuntz-gazta eta maneatu sobera geratu den marinatuaren nahasketarekin.

Banatu

Kiwi-gazpatxoa Gehiago ikusi
Blanc pané au Idiazabal et aux noisettes Gehiago ikusi