San Martin errezetak

Brokoli eta gazta urdinaren krema pistatxoekin

Zopa eta kremak

Osagaiak

  • 1 Koilarakada bat gurin 
  • Tipula bat
  • Apio-zurtoin bat
  • Porru bat
  • Patata ertain bat
  • Brokoli handi bat
  • Litro bat oilasko- edo barazki-salda
  • 150 g gazta urdin
  • 100 g pistatxo
  • Gatza
  • Piperbeltza

Elaboraketa

Urtu gurina kazola batean eta egin bertan, poliki-poliki, tipula eta porrua. Gehitu apioa, patata eta brokolia eta nahastu ondo. Bota salda, estali eta egin 10-15 minutuz, barazkiak bigundu arte. Birrindu, gustuko trinkotasuna lortu arte. Gehitu 100 g gazta urdin zati txikietan eta nahastu, birrindu gabe. Ondu gatzaz eta piperraz, norberaren gustura. Zerbitzatu gainerako gazta urdinarekin eta apur bat txikitutako pistatxoekin.

Banatu

Ensalada San Martín Gehiago ikusi
Salade San Martin Gehiago ikusi