San Martin errezetak

Batata salbia eta gorgontzola quiche txikiak

Hasierako

Osagaiak

1 batata txiki
1 tipula brunoise-eran (dado txikitan) moztuta
1 koilarakadatxo salbia deshidratatu
2 xafla ore hautsi
30-40 g gorgontzala-gazta (edo beste gazta urdinen bat)
2 arrautza
200 ml esne-gain likido
Gatza
Piperbeltza

Elaboraketa

BETETZEA PRESTATU.
Batatak zuritu eta dadotan moztuko ditugu. Dadoak 6 minutuan irakingo ditugu ur gazitan («al dente» gelditu arte). Bien bitartean, tipula 5 minutuan frijituko dugu, salbia deshidratatua gehituko diogu eta albo batean gordeko dugu. Beste alde batetik, arrautzak eta esne-gaina irabiatu eta gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu.

OREA MOZTU.
Labea aurretiaz 180ºC-tan berotuko dugu eta gailetak moztekoarekin edo antzeko beste tresna batekin zirkuluak moztuko ditugu ore hautsiaren laminetan. Gero erabiliko dugun moldearen hutsunearen tamainako zirkuluak moztu beharko ditugu (kasu honetan, magdalena txikietarako moldea erabili dugu). Zirkuluak hutsuneetan kokatu eta 10 minutuan edukiko dugu labean.

LABEAN SARTU.
Erretilua labetik atera eta tartaleta bakoitzean tipula pixka bat, batata egosiaren kubo pare bat, gorgontzola pixka bat eta arrautza eta esne-gain nahaskina sartuko ditugu. 10-15 minutuan labean eduki eta zerbitzatu egingo dugu.

Banatu

Sandwich de verduras asadas con queso azul Gehiago ikusi
Merluza al horno con patata y cebolleta Gehiago ikusi